Morto vivace
Jon Arretxe, Morto Vivace, Elkar, 2007
Kontakizun honetako protagonistak Perrot eta Martinez inspektoreak dira. Bertan, uztailaren 14an, Pariseko festa nazionalean gertatutako hilketa bat inbestigatu beharko dute. Miarritzeko opera-koruko Baritono bat bateau-mouche itsas-ontziaren elizeetan hilda agertuko da. Gainera, forentseak gorputza aztertu ondoren hilketa bat izan dela adieraziko die, eta ondorioz bi inspektore hauen lana zaildu egingo da. Horrez gain, hilketaren inguruko pistak gutxinaka-gutxinaka jasotzen joango dira, bai forentseak eta bai koruko abeslariek emanda. Baina pista guztiak elkarrekin lotzeko gai izango ote dira? Nor izango da hiltzailea?
Liburu arina da hau, 140 orrialde baino ez ditu, kapitulu oso laburrekin. Bilaketa hau lau egunetan gertatzen da, eta horregatik eguneroko bat bezala idatzita dago, lau egun desberdinetan. Jon Arretxek bere liburu honetan oso ondo adierazi ditu pertsonaien iritziak eta pentsamenduak.
Misteriozko liburuak maite dituenarentzat, liburu perfektua da hau.
Anima zaitez, eta irakur ezazu!
Irati Gaubeka Gil
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina