Eusko Ikaskuntzak Hizkuntzarekin Jolasean unitate didaktikoak aurkeztu ditu

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Hizkuntzarekin Jolasean unitate didaktikoak aurkeztu ditu. Kike Amonarrizen gidaritzapean hiru unitate didaktiko jarri dituzte sarean gazteek euskararekin jolastuz hizkuntza ikas dezaten.

Ikasleek unitate bakoitza aurrera eramateko laguntza emango dieten materialak eta aholkuak izango dituzte eskuragarri. Aholkularien artean euskal kulturgintza eta umoregintzako hainbat izen ezagun aurki daitezke: Iker Galartza, Zuriñe Hidalgo, Julen Telleria, Idoia Torregarai, Kike Amonarriz, Josune Zabala, etb. Hori guztia Antton Telleriaren aurkezpen-bideoez lagunduta.

Unitateak eskuragarri daude jada hizkuntzarekinjolasean.asmoz.org webgunean.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

BISERA GORRIA

Bait-partikula

Ezekiel, ohar kritikoa.