Zer gertatzen da likido desberdinez betetako puxika bat mikrouhinean sartzen badugu?



Ikerketa galdera:

Zer gertatzen da likido desberdinez betetako puxika bat mikrouhinean sartzen badugu?




Hipotesia:

- Nire ustez, puxika mikrouhinean sartzean, puxika lehertu egingo da.


Materiala:
- Puxika bat
- Mikrouhina
- Ura
- Ardoa

Prozedura:
- Puxika puztu
- Ur pixka bat bota barruan eta korapiloa egin
- Mikrouhinean sartu eta aztertu zer gertatzen den.
- Puxika puztu
- Ardo pixka bat bota barruan eta korapiloa egin.
- Mikrouhinean sartu eta aztertu zer gertatzen den.





Frogak:


       

Ondorioa:

Esperimentu honen bidez ikusi dezakegu, mikrouhinaren tenperatura altuaren ondorioz, uraren molekularen abiadura handitu egingo dela,beraz haien arteko distantzia ere handitu egingo da. Ondorioz materiaren egoera aldaketa bat egongo da likidotik lurrunera, hau da lurrunketa.

Puxika itxita dagoenez, ez du lurruna ateratzen uzten eta presioa sortzen da, globoa handituz.

Puxikan ardoa sartuz, berdina gertatuko da, egoera aldaketa bat egongo da, lurruntzea. Puxikan sartuz ez da bi likidoen desberdintasuna ondo ikusten, baina edalontzi baten bi likidoak botata, eta edalontzi horri sua behean jarriz ikusi dezakegu ardoa lehenago lurrunduko dela, izan ere, ardoaren irakite puntua 78 graduko tenperatura da, urarena berriz 100 gradukoa.



Honi destilazioa deitzen zaio, hau da, sustantzia berean zeuden bi likido banatzen dira, prozesu hau, “Oesteko” pelikuletan ikusi dezakegu. Haiek Whiskya destilatzen zuten. Eta prozesu berdina erabiltzen zuten.





Gehiago jakiteko

- http://www.deciencias.net/simulaciones/quimica/reacciones/temp.htm

- https://eu.wikipedia.org/wiki/Egoera_aldaketa









Bibliografia: https://www.conmishijos.com/preguntas-y-respuestas/experimentos/experimentos-para-ninos-infla-un-globo-en-el-microondas/


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa