Printzipe txikia

printze txikia bilaketarekin bat datozen irudiak



Idazlea: Antoine de Saint-Exupéry
Izenburua: Printze txikia
Argitaletxea: Elkar
Argitaratze eguna: 1943. urtean









Bertan Printze txiki batek bere bizitzan zehar nola bidaiatzen zuen erakutsiko digu. Hasiera batean ume batek nagusitan marrazkilaria izan nahi zuela kontatuko digu. Umea liburu baten oinarrituko da marrazki bat sortzeko eta nagusiei zer ikusten duten galdetuko die. Nagusiek marrazkilaritzan zentratu beharrean, geografian, kalkuluetan eta istorioan zentratzeko esango diote eta bere ametsa albo batera utziko du. Umea nagusia egiten denean, bere egazkinarekin basamortuan galduko da eta bertan gizontxo bat ezagutuko du. Gizon horrek ez dio gainetik begirik kenduko. Gizontxo hori printze txikia izango da. Hortik aurrera printze txikiak beste hainbat lekutara bidaituko du eta jende arraro asko ezagutuko du.

Zer lekutara bidaiatuko du? Zer pertsona ezagutuko ditu?


Nik liburu hau aukeratu dut mundu mailan liburu oso famatua delako. Umeendako liburu bat dela pentsatu arren bertan hainbat metafora bermatzen dira eta ez dira oso ulerterrazak. Nik liburu hau edozein pertsonari gomendatuko nioke. Hainbat istorio kontatzen dira eta denak oso interesgarriak dira.
IRAKURRI ETA ULERTU. IKARAGARRIA DA!!!

Unax Etxezarraga

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa