Ibis ermitaua aztertuta, V itxurako hegaldiaren biomekanika argitu dute
Hamalau Ibis ermitau basatik osatutako taldea aurkitu eta, lehen aldiz, monitorizatu egin du ikertzaile-talde batek. Austrian eta Italian egin dute ikerketa. Ohi denez, hegazti migratzaileen taldeak V itxurako formazioa zeraman hegan egitean. Ikertzaileek 43 minutuz hegazti guztien posizioa, abiadura, norabidea, eta hegadak aztertu dituzte. Ondorioa? Uste, susmatu eta espero zitekeena: V itxurako formazio horren bidez, hegaztiek energia aurreztea lortzen dute. Ikertzaileek ikusi dute hegan egiteko orduan, hegaztiek gorputza posizio jakin batean jartzeaz gain, sinkronizatu egiten dutela hegaden mugimendua. Hegaztiek taldean egiten dute hegan, baina sarritan banan-banako mugimenduak egiten dituzte, tokiz aldatzeko eta hegada egokitzeko, ahalik eta abantaila aerodinamiko onena lortu arte.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina