Ultzerak diagnostikatzeko modu berria
Ultzera diagnostikatzeko metodo seguru eta ez-inbasibo bat garatu dute Hego
Danimarkako Unibertsitatean. Urdailean ultzera eragiten duen bakterioa fluoreszente
bihurtzen duten molekula bat garatu dute, horri esker, ez da beharrezkoa
tresneriarik sartzea urdailera, lagin bat hartu eta analizatzeko.
Ikertzaileek adierazi dutenez, haiek garatutako metodoa erabat zehatza da,
pazientearentzat erosoa, eta, gainera, diagnostiko goiztiarra egiteko aukera
ematen du. Hala, diagnostikoa goiz eginda, ultzera sortzea ez ezik, minbizia
garatzea ere prebeni daiteke.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina