Audio eta bideoak transkribatu eta azpititulatzeko plataforma aurkeztu du Elhuyarrek



Elhuyar taldeak Aditu plataforma informatikoa sortu du, ahozko hitzaldi, elkarrizketa eta bestelako esaldiak automatikoki, transkribatu eta azpititulatzeko, nola euskaraz hala gaztelaniaz.

Jon Abril Elhuyarreko zuzendari nagusiak eta Igor Leturia Aditu proiektuaren arduradunak Tabakalera Donostiako zentroan egindako ekitaldi batean aurkeztu dute.

Beraien hitzetan, “ plataforma audio eta bideoak automatikoki transkribatzeko eta azpititulatzeko balio du”, eta esparru askotan erabili ahalko da: ikus-entzunezkoen eta hedabideen sektorean (dokumental eta saioen azpitituluak, elkarrizketen transkripzioa…), administrazio publikoan, pertsona eta makinen arteko elkarrekintzan, urritasunak dituzten pertsonen irisgarritasunean…






Informazio-iturria: https://www.eitb.eus/eu/kultura/euskara/osoa/7095184/audio-eta-bideoak-transkribatu-eta-azpititulatzeko-modua-aurkeztu-du-elhuyarrek/

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Filmin euskaraz

Ezekiel, ohar kritikoa.

Ohar kritikoa - Ezekiel