Saran egingo dute lehen euskarazko haur eta gazte literaturaren azoka

Azoka antolatu duten eragileetako ordezkariak, Donostian egindako aurkezpenean.

Ikusi Mikusi izena jarri diote, eta apirilaren 3an eta 4an izango du lehen aldia, baina urtero egiteko asmoa dute. Idazle, ilustratzaile, haur, guraso, eskola eta argitaletxeen bilgunea izatea nahi dute.

Lehenbizikoz, euskara hutsean den haur eta gazte literaturari dedikatutako festa edo azoka izanen da. Ikusi Mikusi jarri diote izena, eta Galtzagorri elkarteak, Kiribil konpainiak eta Pamiela argitaletxeak sustatu dute. Haien asmoa da Euskal Herri osoko argitaletxeak, sortzaileak, eskolak eta familiak euskararen eta literaturaren bueltan elkartzea, eta horrela egiten jarraitzea etorkizunean ere, euskara bultzatzeko.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa