Sustatzaileek azpimarratu dute lehen aldia dela erakundeek eta eragile sozialek bat egiten dutela euskararen erabilera bultzatzeko.
Nafarroako erakundeek eta gizarte-eragileek
euskararen erabilera sustatzeko 'Euskaraldia' ekimena aurkeztu dute Nafarroan.
Aurkezpena Iruñeko Kondestable Jauregian egin dute eta erakunde publikoetako eta euskalgintzako hainbat ordezkari izan dira bertan: Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herriarekiko eta Erakundeekiko kontseilaria; Mikel Arregi Euskarabideako zuzendaria; Arrate Illaro Euskaltzaleen Topaguneko eta Euskaraldiako koordinatzailea; eta Oskar Zapata Nafarroako Euskaltzaleen Topaguneko presidentea.
Kike Amonarriz sozio-linguista eta Eneko Goiri euskaltzalea ere bertan izan dira.
Iturria: www.eitb.eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina