Elurte amaiezina

Izenburua: Elurte amaiezina
Egilea: Agustin Fernandez Paz
Argitaletxea: Elkar
elurte amaiezina bilaketarekin bat datozen irudiakUrtea: 2015

 Bost lagunek osaturiko talde bat, mendian galduta dagoen ostatu batera joango da, bertan beldurrezko telesaio baten gidoia idaztera. Bertara iristean, elurra hasiko da. Horren ondorioz, argindar, telefono eta internet gabe geratuko dira. Denbora arinago joateko eta beraien helburua aurrera ateratzeko, beldurrezko istorioak asmatzen eta elkarri kontatzen hasiko dira sutondoan dauden bitartean. Baina istorio horiek ez dira izango beldur gehien emango diena, baizik eta etxe hartan zain daukaten gauza bat eta ostatu hori inguratzen duen zuritasun amaigabea. Zer izango da denetik beldurgarriena?

Niri liburu hau asko gustatu zait. Izan ere, niri izugarri gustatzen zaizkit misteriozko eta beldurrezko istorioak eta liburu honek denetarik du. Horrez gain, erraz irakurtzen da, beti intriga puntuarekin izten zaituenez irakurtzen jarraitzen duzu eta gainera letra nahiko handia du. Misteriozko eta beldurrezko liburuak irakurtzea gustuko izanez gero liburu hau irakurtzea gomendatuko nizuke.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula