Ilargiaren alaba

 ILARGIAREN ALABA


Egilea: Toti Martinez

Ilargiaren alabaIzenburua: Ilargiaren alaba

Agitaletxea: Erein

Argitalpen data: 2013


Madalen, eta bere ama, Zugarramundiko inguruetan bizi dira, baso baten inguruan aurkitzen den borda batean. Hauek bakarrik daude, aita eta ahizpa txikia, gaixotasun batek jota akabatu zirelako. Abadeak hau jakin zuenean, herriak aita hilda zegoela ez jakiteko, eta aldi berean Madalen eta Estebania bordatik ez botatzeko, ahizpa txikiarekin batera, Juanes lurperatu zuten, eta orduztik, ama-alabak ez dira herrira jaitsi.


Hala ere, ezin dira horrenbeste denbora herrira jaitsi gabe egon, beraz, Estebania, herrira joango da Madalenentzat senarra topatzera, hauek herritik bota ez ditzaten. Baina herrian, sorpresatxo bat izango du. Bertan Juan Valle Alvarado agertuko da (herriko hainbat emakume sorginak direla esanez atxilotu dituenak), eta ama atxilotuko du, sorgina dela esanez. Madalen ere, berandu delako arduratuta bajatuko da herrira.


Zer gertatuko da Estebaniarekin? Madalenek ama salbatzea lortuko du? Sorgina izango da benetan? 


Niri liburu hau asko gustatu zait, hasteko, istorioa kontatzeko modua oso ona iruditu zaidalako. Hau da, istorio berdina beste modu batera kontatuz gero (hizkuntzaren erabilera txarragoa izanik adibidez), hau horren interesgarria ez dela irudituko litzaidakeela uste dut. Horrez gain, oso irakurterraza da baita, 151 horrialde bakarrik ditu eta.


Beraz irakurtzera animatuko zara?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa