Hamaseigarrenean, aidanez

Hamaseigarrenean,Aidanez (Euskal Literatura): Amazon.es: Lertxundi,Anjel:  Libros

Idazlea: Anjel Lertxundi

Izenburua: Hamaseigarrenean, aidanez 

Argitaletxea: Erein

Argitalpen data: 1983
    
    Martzelina apirileko goiz euritsu batean itzartuko da etxeko atearen danbatekoaren ondorioz. Une horretan zerbait gaizki dihoala somatuko du, eta bere pentsamendu horrek pisu handiagoa hartuko du bere gelako aulki bakarra senarraren arroparik gabe ikusten duenean. Bikote honen harremana, senarraren ama hil zenetik ez da oso ona, eta denboraren poderioz gauzek okerrera egingo dute. Domingo, Martzelinaren senarra, apustuen munduan murgilduko da, beste hainbat saltsetaz gain, apirileko goiz euritsu hori iritsi arte. Egun hartako arratsaldean bere azkeneko apustua burutuko du, Martzelinaren intuizioei arrazoia emanez. 
    Zergatik zuten horrelako harremana senar-emazteek? Zergatik izango da egun hartako apustua Domingok egiten duen azkena? Nik esan dezakeedan bakarra zera da... hamaseigarrenean aidanez.


    Egia esan, hasiera batean zaila egin zitzaidan istorioan kokatzea une oro narratzailez aldatzen joaten baita. Baina pertsonaiak argi izandakoan istorioa erraztasun osoz jarrai daitekeela uste dut. Gainera, 1983an argitaratutako liburua izanik garai hartako bikote harremanak, herriko arazoak, denborapasak… zeintzuk ziren ezagutaraztera laguntzen du eta alderdi horretatik gogoko izan dut liburua irakurtzea nolabait nire amama eta aititen garaira bidaiatzen lagundu didalako. Horrez gain, garai hartako euskarazko liburua izanik pertsonaien arteko elkarrizketak hikaz daude eta hori ere gustatu zait, nik ikasi ez arren nire sustraien parte dela uste dudalako. Honekin batera, aipatu beharra daukat izenburua ulertu nahi izanez gero nahitaezkoa duzuela liburuaren amaiera irakurtzea. Beraz, esan dezaket benetan gomendatzen dudan liburuetako bat dela hau.

Mairu Uriarte Merino
2021-01-06

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa