Mussche

 Liburuaren izenburua: Mussche

Egilea: Kirmen Uribe

Argitaletxea: Narraotiba Susa

Irudiak: Oier Ituarte


Kirmen Uriberen liburu hau, 1937ko maiatzean hasten da, Santurtziko portutik abiatuta milaka haur atzerrira eramaten dituztenean, Habana izeneko itsasonzi batean. Espainiako gerra zibila heltzeaz dagoela, hainbat ume Belgika eta Holanda artera bidaltzea erabakitzen dute, Euskal Herrian ez sufritzeko. Ume horien guztien artean dago Karmentxu, zortzi urteko neskatila, Gante hirian babesa lortuko duena, Flandrian, Robert Mussche idazlearen etxean. Karmentxuz gain, beste hainbat ume ere badira, horien artean bere neba.

Espainiako Gerra Zibilean eta Bigarren Mundu Gerraren baitan, Robert Mussche, idazle izatetik nazismoaren aurka borrokatuko duen kide izatera pasatuko da. Bere familia bertan behera utziz: emaztea eta umea. 

Iritzi bezala, esan dezaket liburu hau gustatu zaidala. Alde batetik, irakurtzen hasi ahala, pertsonaien baitan sartzea oso erraza da, momentu batez 1937. urtean zaudela ematen du. Horrez gain, bertako eta inguruneko esperientzia zein izan zen oso interesgarria iruditu zait, baita gogorra ere. Izan ere, gerra garaia baita. Hortaz, liburua gomendagarria dela iruditzen zait. 


Ane Perez

2021-01-09


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa