Ane
ANE
Egilea: Alaine Agirre
Izenburua: Ane
Argitaletxea: Erein
Ilustratzaileak: Aitor Arana eta “Iturri”
Argitalpen data: Donostia, 2020 azaroan
Bere bizitza bideratzen hasi berri den Ane da liburu honetako protagonista. Insitutua bukatu berri du eta zer egin erabakitzeko ordua iritsi zaio. Gurasoek, beraien etxean bizi den bitartean, Enpresalaritzan aritu beharko dela diote baina berak ukatu egingo du esandakoa eta etxetik alde egingo du. Aurrera egingo du Anek denbora guztian bere bidea topatu nahian, ezagutzen duen jendearengandik ikasiz, baina zer egin pentsatzen duen bitartean, txikitako lagun baten etxera joango da. Handik gutxira Bilbora joango da bi ikaslerekin batera bizitzera (Aitziber eta Mikel), baina dirua beharko du soldata ordaintzeko, janaria erosteko… Oraindik ez du ideia garbirik izango buruan eta bere lagun Oierri eskatuko dio laguntza (Email bidez hitzegingo dute bere amaren heriotza ahazteko Mexikora bizitzera joan zen eta). Azkenean harategi batean hartuko dute, baina egun batzuk igaro ondoren, jabeari beste norbait aurkitzeko esango dio. Arazoak ugaritzen hasiko dira: beldurra, ziurgabetasuna...
Nola Aterako du Anek bere bizitza aurrera? Bere gurasoengana bueltatuko ote da? Eta pisukideei dagokienez zer?
Izugarria iruditu zait liburua. Errealitatean islatzen dela iruditzen zait (laster egokituko zaigu horrelako egoera batean egotea) eta asko balio izan dit ikasteko. Jakin- minarekin uzten zaitu une oro eta oso dibertigarria da. Gainera, oso zabala da erabiltzen den hiztegia, baina aldi beran, ulerterraza. Gehien gustatu zaidana, bilduma bat dela da, eta aurreko pertsonaia berdinekin harremanetan jartzen jarraitzen du pertsonaiak (beste asko agertzen dira baita eta horrek asko aberasten du istorioa). Horrez gain, deskribatu egiten da gertatzen den egoera bakoitza eta horrek asko laguntzen du gertatutakoa ulertzen. Egia esan, bildumako libururik onena iruditu zait, entretenigarriena. Anima zaitezte eta irakurri! Baina ez librua bakarrik, baizik eta bilduma osoa! Ikaragarria da!
Ainhize Belar
2021-01-10
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina