Baskervilletarren ehiza-txakurra
BASKERVILLETARREN HIZA-TXAKURRA
Izenburua: Baskervilletarren ehiza-txakurra
Egilea: Arthur Conan Doyleren
Argitaletxea: Igela
Itzulpena: Xabier Olarra Lizaso
Argitaratze data: 2019
James Mortimer doktoreak laguntza eskatuko dio Sherlock Holmesi, bere laguna zen Charles Baskerville hil ondoren. Charles, hilda aurkituko dute bere lurretan. Mortimer beldur izango da Sir Charlesen iloba, Sir Henry Baskervillegaitik, hau izango baita Baskerville Hallen jabe berria. Desagerpena bihotzeko baten ondorioa izan zela esan zuten poliziek, baina Mortimerrek susmo txarra hartuko dio, Sir Charles aurpegian ikara espresioa baitzeukan.
Gainera Mortimer doktoreak istorio ikaragarri bat aurkituko du Baskerville familiari jarraitzen dion munstro baten inguruan eta honek are gehiago kezkatuko du.
Zer gertatuko zaio Sir Henri Baskervilleri? Sherlock Holmsek argituko ote du zer gertatu zitzaion Charles Baskervilleri?
Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere, istorioa kontatzeko duen modua dela eta nahiko arina egiten da. Gainera liburuaren zatirik handiena pertsonaien arteko hizketaldiak dira eta ez da deskribapenekin asko luzatzen. Egia da erabiltzen dituen hitz batzuk ulertzea kostatzen duela, baina hitz hauen esanahi zehatza jakin ez arren testuinguruagatik gutxi gora-behera zer adierazi nahi duen jakin daiteke.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina