Disney+ euskaraz
Guraso eta euskaltzale talde batek kanpaina bat abiatu dute Disneyk bere produktuak eta zehazki Disney+ plataforma euskaraz eskaini dezan lortzeko.
Enekantak eta Pirritx eta Porrotxez gain Euskal Herriko haurrek Frozen, Star Wars… ikusten dituzte. Disney multinazionalak eta bere menpeko Pixar, Marvel… sorturiko filmak eta telesailak gaztelaniaz edo frantsesez bakarrik daude. Duela gutxi, Katalunian lortu zuten Disney+ plataforma digitala katalanez ere egotea, hori lortzeko, sinadura bilketa bat tarteko. Horregatik, pentsatu dute euskaldunok ere aukera hori izan dezakegula.
Beraz, hau ikusita, hemen klik egin eta bozkatzeko aukera izango duzue.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina