Skaterrak Ertzean
Egilea: Mikel Valverde
Izenburua: Skaterrak Ertzean
Argitaletxea: Giltza
Argitarapen data: 2013
Adrianek, anaia txikiak, ez du lagun asko, eta egun osoa etxean ematen du, irakurtzen. Imanol, berriz, kontrakoa da, egun osoa lagunekin kalean ematen du, skateetan patinatzen. Horregatik, Imanoli eta Adriani, batera kalera joateko agindu die.
Ikustekoa zen bezala, ideia hori ez zitzaien asko gustatuko, Imanolen lagunak eta Adrianek, ez baitzuten antzerakorik; baina, egun pare bat batera egon eta gero, esperientzia berri honek, ez esperotako fruituk eman ditu:
Imanolen lagunek, mendi batean dagoen eliza batera joateko gonbidatu dute Adrian, patinatzeko leku ezinobea baitzen. Baina, bertan patinatzen zeudela, elizako eskultura baten gainean, marka eta sinbolo misteriotsu batzuk aurkituko zituzten, eta beraiek jakin ez arren, marka horiek beraien bizitzak guztiz aldatuko dituzte…
Iritzia:
Niri liburua asko gustatu zait, izan ere, hasieran, istorioak noranzko bat duela ematen du, baina eliza horretan markak aurkitu eta gero, istorioa eta pertsonaien izaera guztiz aldatzen da. Nik uste, egileak, horrekin, istorioari puntu misteriotsu bat ematea nahi duela; eta esan beharra daukat, nahi zuen hori, searo lortu duela.
Horrez gain, libura ez da ez oso potoloa ezta oso mehea ere, neurri aproposa du. irakurterraza da, eta ez ditu oso deskribapen eta kapitulu luzeak, beraz, nik, liburu hau misteriozko liburu interesgarrien bila dabizen horiei gomendatzen diet, eta baita, skatean patinatzea gustatzen zaien horiei, noski.
Kepa Cobos
2021/1/30
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina