Jara
Egilea: Jasone Osoro
Izenburua: Jara
Agitaletxea: Begiko
Lehen argitaldia: 2019
Jarak 13 urte ditu eta bere bizitzan emakume bihurtzen ari den momentu batean dago. Orain nagusiagoa sentitzen da. Jarak bere lagun Ihinzari guztia kontatzen dio, eta nola ez, Ihintzak oraindik eta nagusiagoen arropak janztea eta eramatera bultzatzen du (top-ak eramatea, ezpainak margoztea…). Baina Jara ez da horrelakoa.
Horrez gain, Urko bere klasean dagoen mutil bat da, eta berekin txora-txora eginda dago. Bat-batean, Ihintzak bere arreba nagusiaren kuadrilan egin duten apustua kontatzen dio…..Urkori musu ematen dion lehena nor den izango da apustua. Jara haserre orain dela egun batzuk bere lagunak komentatu zionaren plana egitea pentsatu zuen, Urkoi modu batera edo bestera erakartzeko. Baina, halako batean Urko Ihintzaren arrebaren kuadrilako batekin hitz egiten ikusten du, Amaiarekin. Eta oso haserre dago, baina aldi berean triste ere. Urko galduko duelaren beldur. Zer gertatuko da Urko eta Jararen artean? Eta Urko eta Amaiaren artean?
Niri liburu hau izugarri gustatu zait, izan ere, dibertigarria eta enpatikoa, hau da, protagonistarekin identifikatzeko liburu bat da. Horrez gain, irakurterraza eta laburra da. Amaitzeko, liburu honek neska bati nerabezaroan gertatzen zaizkion kontuak deskribatzen ditu, beraz, nerabezaroan daudenentzat bikaina dela iruditzen zait.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina