Bat, bi, Manchester
Egilea: Irati Jimenez
Izenburua: Bat, bi, Manchester
Argitaletxea: Elkar
Arpitalpen data: 2018
Idazle izan nahi duen pertsona eta Aitor dira protagonistak. Aitor, mutil guapoa, aktorea eta heterosexuala da. Idazlea izan nahi duena ordea, homosexuala, uzkur samarra, itzultzailea eta porrot batetik atera berria da.
Idazleak eta Aitorrek, festa baten ezagutuko dute elkar. Egunak pasa ahala behin baino gehiagotan elkartuz kalean, jatetxeetan… gero eta gehiago hitz egiten hasiko dira elkarren artean, batak bestearengan konfiantza hartzen saiatzen. Azkenean gauza gehiegi esanda, Manchesterrera heldu baino lehenago bizitza nolakoa zen, momentu horretan non gustatuko litzaiekeen bizitzea eta hainbat sekretu gehiago kontatuko dizkiote elkarri. Bestalde istorio honetan, bien arteko elkartasun bat egongo dela ikus dezakegu baina amaieran maitemindu egingo dira? Zer gertatuko da beraien artean? Nola deituko ote da idazlea izan nahi duen pertsona?
Niri liburu hau ikaragarri gustatu zait, bertan gaur egun beste herrialde batera joatean gauza bera gertatu ahal zaizun egoera bat izan ahal delako, bakarrik sentitu ahal zarela… Horrez gain, ulerterreza da. Beraz, animatu liburu hau irakurtzera eta ikusiko duzu nola egiten diezun aurre bildurrei!
Jokin Soria
2021/01/19
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina