Berriro itzuliko balitz

Berriro itzuliko balitz: 364 (Literatura): Amazon.es: Etxeberria Garro,  Xabier: LibrosEgilea: Xabier Etxeberria

Izenburua: Berriro itzuliko balitz

Argitaletxea: Elkar

Argitalpen data: Donostia, 2018ko azaroaren 28an

Azala: Irune Izquierdo

   


     Liburu honetako protagonista, Karlos Jaso, jazz musikari iruindarra da. Bera, bere alaba jaioberriarekin (Maddirekin), Heinsborg izeneko uharte txiki batera joan da bizitzera. Liburua aurrera joan ahala arazo desberdin asko egokituko zaizkio; esaterako, ume txiki bat zaintzea, lana bilatzea… Honen arrazoia, bere emaztea, Egja, hil berria izango dela da, horregatik berak bakarrik egin beharko dio aurre honi guztiari.

    Irtenbide desberdin ugari bilatu beharko ditu ongi ateratzeko eta horietako bat, ondoko musika eskolan lan egitea izango da. Apurka-apurka, geroz eta misteriotsuagoak izango dira gertakizunak… 

Zer gertatuko da? Nola egingo dio aurre arazo guztiei?


    Niri liburu hau orokorrean asko gustatu zait, aurretik esan bezala oso misteriotsua eta intrigazkoa baita, horrez gain, liburu irakurterraza da. Amaitzeko, liburuaren baitan hilketak agertzen dira eta nire iritziz horrek aberastu egiten du.

Anima zaitezte irakurtzera!


M. Ajuria, 2021-01-25


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa