Izaroko Altxorra



Izenburua: Izaroko Altxorra

Egilea: Iñaki Friera

Argitaletxea: Ibaizabal

Argitalpen data: 1996 azaroan.






Istorio honetan protagonistak Patxo, bere bi lagunak Joseba, Ane eta Patxoren txakurra Blacky izango dira. Patxo, Ane eta Joseba txakurrarekin portuan pilota bat botatzen ibiliko dira. Patxok pilota uretara botako dio, orduan txakurra pilotaren bila joango da uretara, baina gustatzen ez zaionez urduri jarriko da, eta Patxori pilota ematerako orduan, txakurrak, bat-batean beraren gainean jarriko da eta kosk egingo dio, mutikoa negarrez utziz. Hau gertatuko denean, Patxo ezagutzen duten bi pertsonak, txakurra gainetik kenduko diote, eta eurek txakurraren jarreragatik, albaitarira eramango dute amorrua zuela uste zutelako.


Orduan Anek plan bat asmatuko du, eta zera izango da, txakurra gauez hartuko dute, ondoren mendian ezkutatuko dira, eta hurrengo egunean haietako bat joango litzateke txakurra bakean uzteko eskatzera, itzul diezaieten truke. Gauean, Patxo eta bere bi lagunak gauez joango dira inor ohartu gabe, eta albaitariaren atea irekita zegoela ikusiko dute. Beraz, sartu eta txakurra hartuko dute, mendira joango dira eta han ezkutatuko dira. Hurrengo egunean, txakurrak pertsona batzuk pasatzen entzungo ditu eta lagunei jakinaraziko die, orduan lagunek haiei entzungo diete, gurasoak ez ote diren jakiteko, baina altxor baten bila joango direla entzungo dute .


Zer da altxor hori? Nortzuk dira pertsona horiek? Zer gertatuko da?




Liburu hau asko gustatu zait, izan ere, oso erraza da irakurtzeko, istoria hau oso entretenigarria izan delako. Gainera irakurtzerakoan pertsonaiekin enpatia sortzen dizu eta irakurtzeko gogoa pizten dizu.Horrez gain, oso polita iruditu zait pertsonaien arteko harremana,eta kontatzen duena oso interesgarria iruditu zait eta horri esker, liburua irakurtzeko gogo gehiago ematen dizu, eta ez zaizu hain astuna iruditzen.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa