Erleak gai dira erlauntzerako bidea gogoratzeko
Hegazti eta ugaztunek zerebroan mapa
kognitiboak garatzen dituzte ezagunak dituzten tokietako erreferentziak
erabiliaz orientatzeko. Erleen kasuan ez zen uste, inondik inora, zerebroak
orientaziorako gaitasuna ematen zienik, izan ere, egituraz oso desberdina da
intsektuen zerebroa ugaztunenen eta hegaztienen aldean. Horren
ordez, egundaino uste izan da erleak erlauntzerako bidea aurkitzeko eguzkiaren
posizioaz baliatzen zirela. Kaleratu berri den ikerketa bat, ordea,
baieztatzera dator erleek eguzkiaren posizioaz haratago, gaitasuna dutela euren
zerebroan eraikitako mapak erabiltzeko erlauntzera itzultzerakoan.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina