Giza zelula amekin sortutako urdail txiki bat

Giza zelula ametatik abiatuta, giza urdaila simulatzen duen organoide bat sortu dute. Organoideak 3D egitura du, eta giza urdailean izaten diren zelula funtzionalen baliokideak. Organoidea garatu duten ikertzaileen esanean, in vitro sortutako urdail-eredu hau animalia ereduak baino errealistagoa da giza urdailaren garapena eta gaixtotasunak ikertzeko. Izan ere, desberdintasun anatomikoak eta funtzionalak daude animalia ereduen eta giza urdailen artean.
Cincinnatiko Haur Ospitaleko Zentro Medikoan sortu dute urdail-eredua, eta Nature aldizkarian eman dute emaitzen berri. Ereduaren baliagarritasuna H. pylori bakterioaren infekzioaren kontra frogatu dute (urdaileko ultzeren eragilea), eta ikusi dute ereduak ondo islatzen dituela infekzioaren lehen urratsetan gertatzen diren fenomenoak.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa