ZURGAGAILUAREN AURKA

Hemen daukazue gure euskarako proiektua, hau da, guk idatzitako ipuina. Euken eta Lorea.

ZURGAGAILUAREN AURKA

Bazen behin egoitza bat non familia oso-oso dirutsu bat bizi zen. Egoitza erraldoi horren bederatzigarren pisuan, bazegoen garbiketarako gela handi eta zahar bat, hauts eta armiarma-sarez beteta zegoena. Bertan bazeuden errenkada desberdinak, jardineko materiala, sukaldea garbitzeko produktuak, komuna garbitzekoak… gordetzeko. Baina errenkada handienean eta luxuzkoenean erratz, fregona eta pala bizi ziren.

Esan bezala, familia oso dirutsua zen eta, nola ez, etxezaina zuten. Baina baita sukaldaria, eta zaintzailea, eta garbitzailea ere. Azken hau, pozik zegoen bere lanarekin, garbitzea gustatzen baitzitzaion eta erratz, fregona eta palaren lagun handia zen. Etxeko jaun eta anderea etxetik kanpo joatean, musika altu jarri eta erratzarekin dantzan, fregonarekin kantuan eta palarekin atzera eta aurrera igarotzen zuen eguna, dena oso ongi garbituz.

Baina egun batean guztia aldatu zen, egoitzaren jabeek zurgagailu handi, indartsu eta distiratsu berri bat erosi zuten. Honek arrapatzen zuen sikinkeria gustia zurgatu egiten zuen eta dena garbi-garbi eta berria izango balitz bezala usten zuen.

Honen etorreraren ondorioz, erratz, fregona eta pala lanik gabe geratu ziren, eta hori beraientzat oso larria zen, lanik egiten ez bazuten, ez zutelako beste zereginik. Hauek luxusko errenkadatik, errenkada txikienera aldatuak izan ziren, eta bertan hautses bete besterik ez zuten egiten. Garbitzailea baita asko haserretu zen, ez zituelako zurgagailuak batere gogoko, berak bere betiko produktu eta materialarekin garbizea gogoko zuelako.

Horregatik, erratza, pala, fregona eta garbitzaileak, zurgagailuaren aurkako talde sekretu bat sortu zuten, hau suntzitzeko helburuarekin.

Zurgagailuak dagoeneko luxusko errenkada okupatu zuen eta bertan egiten zuen lo lasai, bateria bai indarrak berritzeko. Hau, lo zegoenean, ezin zen mugitu, ez baitzegoen pistuta.

Astelehen gauean, dena isilpean eta ilun ilun zegoela, garbitzaileak katuari esan zion zurgagailuari atzaparka egin behar ziola hau puzkatzen zaiatzeko. Katuak birritan pentsatu gabe hau egin zuen, bestela garbitzaileak labean utziko zuen kiskaldu arte.
Katua isil-isilik zurgagailuaren errenkadan sartu eta atzaparka egin zion. Zurgagailuak ezin zuen kexu egin eta horregatik hurrengo goizerarte ezin izan zuen ezer esan.
Hurrengo goizean, piztu zuten bezain laster negarrez hasi zen eta katuak gorputz guztia zauriz bete ziola esan zuen. Honen ondorioz, jabeek katua etxetik bota zuten.

Baina zurgagailua oso gogorra zenez, ez zen puxkatu. Horregatik, beste gaiztakeri bat egitea erabaki zuten. Oraingo honetan, sukaldariari eskatu zioten laguntza. Gauean, zurgagailuaren barruan, cola caoa sartzera behartu zuten sukaldaria, horrela garbitzaileak piztean guztia zikinduko zen.


Garbitzailea egun horretan egongela garbitzen ari zen, eta alfombra garbitzeko, potentzia handiko abiadura piztu zuenean, guztia cola caoarekin zikindu zen, eta jabeak asko haserretu ziren. Zurgagailuak sukaldariari errua bota zionez, hau kalera bota eta lanik gabe geratu zen.

Izan ere zurgagailua oraindik ez zen apurtu, hortaz erratz, fregona, pala eta garbitzaileak guzti honekin beingoz bukatzeko, umeak saintzen zituen zaintzaileari, umeak zurgagailua puxkatzera behartzeko esan zioten eta honek esandako egin zuen, bestela zaborren artean bukatuko baitzuten.

Umeak konbentsitu, eta zurgagailua beingoz apurtu zuten honekin aurrera eta atxera jolasean ibili ondoren. Baina horren zurgagailu hona ez da albotik kentseko erraza, eta beste zurgagailu bat eman zieten dendariek jabeari, 5 urteko garantia zela eta. Dendariak argi utzi zuen garantiak zurgagailu bat besterik etzuela aldatzen. Beraz, beste bein puskatu eta dena berera itzuliko zen.

Beraz, hau nola egin pentsatzen zutela, etxeko teknikoa sartu zen eta bapatean “lagunduko dizuet” esan zuen altu eta garbi. Kable batzuk ukitu eta nahikoa zela argituz joan zen.
Hurrengo egunean garbitsaileak hartu, eta piztean… Dena garbitu ordez dena zikindu zen. Alderantzizkoa zeukan jarrita eta hautsa zurgatu gabe dena botatzen zuen. Jabeek teknikoari konpontseko eskatu zioten baina honek zera erantzun zuen “ezinezkoa, gaizki eginik dago eta garantia gabe gaude”.

Jabeak, haserre, hau goiko pisuko lehiotik jaurti zuen eta bertatik aurrera, egunero egunero, musika altu jarri eta garbitzailea hor zebilen, erratzarekin dantzan, fregonarekin kantuan eta palarekin atzera eta aurrera, dena ongi garbituz.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.