Begiko kornean beste geruza bat dagoela ikusi dute

Kornearen geruzen artean, orain arte ezagutzen ez zen beste geruza bat dagoela frogatu du Nottinghameko Unibertsitateko Harminder Dua ikertzaileak. Haren omenez, Duaren mintza deitu diote geruza aurkitu berriari. Nottinghameko Unibertsitatetik adierazi dutenez, “oftalmologia-liburuak berridazteko beharra” ekarri du aurkikuntzak. Hain zuzen, orain arte uste zuten kornea bost geruzaz zegoela osatuta: kornea-epitelioa; Bowmanen mintza; kornearen substantzia propioa; Descemeten mintza eta endotelioa. Orain aurkitutakoa substantzia propioaren eta Descemeten mintzaren artean dago, eta oso mehea da (korneak 0,5 mm edo 550 mikroiko lodiera du, eta Duaren mintzak 15 mikroi baino ez ditu), baina, aldi berean, izugarri gogorra (1,5-2 barreko presioa jasateko gai da).

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.