Plastisferako mikroorganismoak bereziak direla baieztatu dute

Plastisferako mikroorganismoak bereziak direla baieztatu dute 


Zientzialariek plastisfera deitu diete itsas azalean flotatzen duten plastiko-zati txikiek osatzen dituzten ekosistemei. Hain zuzen, Estatu Batuetako itsas laborategi batzuek Ipar Atlantikotik jasotako plastiko-zatiak aztertu dituzte; eta milatik gora mikroorganismo aurkitu dituzte haietan, batzuk, aurrez identifikatu gabeak.



Artikuluaren arabera, plastiko-zati horietako gehienak milimetrikoak dira, eta haietan garatzen diren komunitateak bereziak direla frogatu dute. Ikertzaileek azaldu dutenez, plastikoen ezaugarriak oso desberdinak dira itsasoan flotatzen duten beste materialetatik (lumak, egur-zatiak, algak...); horregatik, ez da harritzekoa plastisferan bestelako bizidunak haztea.


Ikertzaileek plastisferako mikroorganismoak aztertzeko garrantzia nabarmendu dute, ondorio nabarmenak izan ditzaketelako, bai onerako bai txarrerako. Adibidez, mikroorganismo horietako batzuk plastikoa degradatzeko gai direla erakutsi dute. Baina, haiekin batera, giza osasunerako kaltegarriak diren espezieak ere bizi dira, eta, haientzat, plastiko-zatiak garraiobide aproposa dira.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa