Harry Potter eta sorgin harria



Idazlea: J.K. Rowling

Argitaletxea: Salamandra

Argitaratutako urtea: 1997(e)ko ekainakren 26

Bildumaren diseinua: Tiago da Silva


Harry Potteren gurasoak hilda daude, honen ondorioz Harry bere izeba eta osabarekin bizi da. Beraiek ere ume bat zeukaten Dudley deiturikoa. Beraiekin oso gaizki bizi da, izan ere, etxeko guztiek oso gaizki tratatzen dute. Adibidez: Logela bat eduki beharrean eskaileren behean zegoen leku batean egin behar du lo. Egun baten Hogwarts eskolatik gutun bat heltzen zaio, gutun honetan esaten diote Hogwarts eskolara joan behar dela. Eskola honetara heltzeko trenez joan behar da. Gertaera honek bizitza aldatuko dio gure protagonistari. Eskolarako bidean bi lagun egingo ditu, Hermione Granger eta Ron Weasley. Eskola barruan txapel magiko batek beraien etxea zein izango den aukeratuko du, hau da, Hogwarts-eko etxea. Harry eta bere lagunei etxe berdinean egotea tokatuko zaie. Eskola barruan misterio asko daude eta gure lagunak misterio horiek ebatzi nahi dituzte. Zeintzuk izango dira misterio horiek? Zer gertatuko litzateke misterio horiek ebazten badituzte?.


Nire ustez, Harry Potter oso liburu interesgarria da, izan ere, magiaz aparte misterio asko daude, animalia mitologiko asko agertzen dira eta ikasleok gehiago identifikatu ahal gara pertsona haiekin, izan ere, beraiek ere ikasleak dira eta irakasleekin arazoak eduki ahal dituzte. Baita urte guztietarako egokituta dago bere istorioa, badaude puntu batzuk umeentzat direnak eta beste batzuk nagusientzat direnak.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa