Ahaztuen mendekua



Idazlea:
Alberto Ladron Arana
Izenburua: Ahaztuen mendekua
Argitaletxea: Erein
Argitalpen data: 2009

    Anak eta Oskarrek momentu txar bat pasatzen arituko den bikotea osatuko dute. Azken hileotako egoera deserosoa ikusita eta gauzak hobetzeko asmoz, Anak mendira joateko proposamena botako dio Oskarri. Txangoaren eguna iritsiko da eta bikotea Iratiko basoan barrena murgilduko da. Bertan, beraien harremanaren inguruko trapu zikinak ateratzen hasiko dira eztabaida potolo baten amaituz. Berandutu egingo zaie, baina haserraldia dela eta, Anak ez du Oskarrekin batera autorako bidea hartuko. Ana ez da autora itzuliko gau osoan eta Oskarrek poliziari egingo dio hots zerbait gertatu zaiolakoan. Dei horren ondorioz, ikerketa bat zabalduko da Anaren kokapena aurkitzeko asmoz, baina horrekin batera hainbat sekretu eta trapu zikin aterako dira argitara. 
    Baina, noski, sekretu eta trapu horien guztien berri izan nahi baduzue nahitaez irakurri beharko duzue istorio bitxi eta sakon hau. Gainera, ezin zarete Ana non dagoen jakin gabe geratu...

    Liburu honek positiboki harritu nauela aitortu beharra daukat. Egia esan, ez ditut sarritan polizia eta hauek egiten dituzten ikerketen inguruko liburuak irakurtzen ez baididate arreta pizten, liburu honek, ordea, nire eskema guztiak apurtu ditu. Une oro misterio eta intriga puntu horiek mantentzea lortzen du idazleak, eta horri esker irakurlearengan interesa pizten duela deritzot. Gainera, hainbat gai ezberdin ere jorratzen ditu; fideltasun eza, gerra garaiko kontuak, emakumeenganako indarkeriaren aurkako salaketak, LGTB+ kolektiboa, mendekuak zer dakarren… Eta horrek istorioa osatzen eta gure gizartea islatzen laguntzen duela uste dut.

Mairu Uriarte Merino
2020-08-23

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa