Jara bikiak eta bikoteak
Egilea: Jasone Osoro
Izenburua: Jara bikiak eta bikoteak
Argitaletxea: Alfaguara zubia
Argitalpen data: 2005
Azala: Luis Astrain
Laburpena:
Liburu honetako protagonista Jara da, 14 urteko nerabe bat. Jararen bizitzaren inguruko bigarren liburu honetan, Jarak bere gustuko mutilari (Urkori) musu eman ondoren bere sentipenak nahastu egingo dira, izan ere, bere lehenengo musu hori ez da izango imajinatutakoa bezain goxoa. Jarak maitemin kontu hauetan guztietan laguntzeko prest bere lagun mina edukiko du, Ihintza, hain zuzen ere, berak beraien eskolako mutil batekin (Jazz-ekin) lehenagotik esperientzia izango baitu.Hori gutxi balitz, herrira bi neba-arreba berri iritsiko dira, Nora eta Xabat; Xabatek neska guztiak edukiko ditu atzetik, horien artean Ihintza eta Jara, horren harira, biak arerio bihurtuko dira maitasun kontuetan. Beste alde batetik, Jara, Ihintza eta Nora lagun minak bihurtuko dira, baina Jarak arazo nahiko ez balitu bezala, Nora eta Urko maitemindu egingo dira eta Jararen gurasoek hari Bartzelonara bizitzera joateko eskaera egin ondoren, onartu egingo du.
Zer gertatuko da? Jara Bartzelonara joango al da?
Balorazioa:
Niri liburu hau asko gustatu zait, oso dibertigarria eta abenturaz betetakoa baita. Hori gutxi balitz, oso liburu irakurterraza da, horrez gain, liburuaren letra tamaina, estiloa… oso ondo aukeratuta daude, hau da, egokiak dira, horregatik asko laguntzen dute irakurtzerako garaian. Amaitzeko, liburu hau nerabe baten bizitzan murgilduta dagoenez, adin horretako jendearentzat guztiz gomendagarria dela deritzot.Anima zaitezte irakurtzera!
M. Ajuria, 2020-08-28
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina