Berriro itzuliko balitz
BERRIRO ITZULIKO BALITZ
Egilea: Xabier Etxebarria Garro
Izenburua: Berriro itzuliko balitz
Argitaletxea: Elkar
Ilustratzaileak: Irune Izquierdo (azala)
Argitalpen data: Donostia, 2018ko azaroaren 28an
Karlos Jazzo jazz musikari iruindarra da liburu honetako protagonista. Heinsborg izeneko uharte txiki batera joango da bizitzera, Dinamarkara, bere alaba jaioberri Maddirekin. Berak bakarrik egin beharko die aurre bizitzak azaleratuko dizkion arazo guztiei, izan ere, Karlosen emazte eta haurraren ama, Edja, zoritxarrez hil berria izango da.
Diru pixka bat irabazteko asmoekin, inguruko musika eskola batean hasiko da lanean gizona, baina handik gutxira alaba desagertuta duen Ebbe izeneko emakume zoro bat barneratuko da istorioan Karlos atxilotu nahian…
Zer dela eta gertatuko da hau guztia? Onik aterako al da Karlos? Eta Maddirekin zer gertatuko da azkenean?
Egia esan, fikziozko liburu oso interesgarria iruditu zait honakoa. Triste zein dibertigarria da aldi berean eta aldi oro jarraian zer gertatuko den jakin minarekin uzten zaituenez, egun berean liburua hasi eta bukatzeko gogoa ematen du. Hobetze aldera, nik neuk liburuaren hasieran detaile gutxiago aipatu eta irakurlea erakartzeko, ideia orokorragoak aipatuko nituzke ulerterrazagoa izateko… Hala ere, irakurri dudan liburu guztietatik amaiera harrigarri eta ustekabekoena duena dela esatera ausartuko nintzateke, beraz, honek griña berezi bat ematen dio!
Anima zaitezte eta irakurri!
Ainhize Belar
2020-09-14
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina