Maitasun Sua


Liburua: Maitasun Sua
Idazlea: Aitor Arana
Bilduma: Ekin
Argitaletxea: Ibaizabal

Ikastolako udako azkenengo egunetan, Ekaini eta bere gelakideko beste hainbat ikasleri, Garesen Erdi Aroko idazlan bat egin behar dutela esan die irakasleak. Idazlan horrek beraien bukaerako notan eragingo duen lan bat da, beraz, txukun egin beharko du Ekainek lana. Hurrengo egunean informazio bila joan da Udaletxera. Bertan, Sonia izeneko emakume batek azaldu dio Erdi Aroko liburuak non kokatzen diren. Liburu zahar eta hautsez beteriko liburuak ikusten dabilela, jausi eta armairu zahar eta garrantzitsuen gainera erori da Ekain eta liburu guztiak bota ditu, noski. Horrez gain, sabaian zulo handi bat egin du. Sabaiko zulo sakon hori ikustean, bertan zerbait ezkutatua dagoela aurkitu du eta zer den ikustera ausartu da. Kutxa bat dela ikusi duenean, Udaletxeko agiritegian lan egiten duen emakume bati, Soniari, abisatu dio. Zabaldu dutenean, hainbat eskutitz ikusi dituzte. Benetan harrituta gelditu dira biak. Eskutitz horiek, Erdi Arokoak direla konturatu dira!

Ekain Udaletxetik irten eta gero, bere lagun Montseren bila joan da gertatutakoa azaltzera. Kontatu dionean, Montse ere harrituta gelditu da gertatutakoarekin. Ekainek eta bere lagunak ez dute minutu bat ere galdu eskutitz horiek irakurtzen. Baina gutunen artean liburu bat agertu da eta hori ere irakurri dute. Zer gertatuko da Montsek eta Ekainek irakurritako liburuarekin? Zerbait aurkituko al dute?


Niri bereziki asko gustatu zait liburu hau. Bi garaitako istorio berdintsuak kontatzen dituelako hain zuzen ere. Harrigarria da nolako lotura duten gaur egungo eta Erdi Aroko kontuek. Pertsonalki ez zait bat ere astun egin liburua, nahiko azkar irakurtzen da.


Ane Perez

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.