Europako Kontseiluak Osakidetzan eta Ertzaintzan euskara indartzea gomendatu du

Europako Kontseiluak txostena egin du Espainiako Estatuan hizkuntza gutxituek duten egoeraz, eta ontzat eman du euskararena EAEn, baina erabilera indartzea aholkatu du Osakidetzan eta Ertzaintzan.

Gainera, txostenean Botere Judizialaren Lege Organikoa berehala aldatzea eskatu du, prozesu judizialetan hizkuntza ofizial guztien erabilera bermatzeko, aldeetako batek eskatuz gero. Era berean, Estatuaren administrazioan ere hizkuntza horiek sustatzea eskatu du.

Txostenak goraipatu egin du euskararen egoera, gaur egun 16 eta 24 urte arteko gazteen artean % 71 euskalduna delako, eta 2006an eta 1991n kopuru hori % 62koa eta % 25ekoa zelako, hurrenez hurren. Dena dela, esfortzu bat eskatu du Osakidetzan eta Ertzaintzan erabilera sustatzeko.
Europako Kontseiluak Osakidetzan eta Ertzaintzan euskara indartzea gomendatu du

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa