Izenburua: Rodrick-en legea. Egilea: Jeff Kinney Argitaletxea: Alberdania. Bilduma: Gizajo baten egunkaria. Liburu hau, beste asko bezala, eguneroko bat bezalakoa da, hau da, pertsonai batek berak bizi duena idazten du bertan, kasu honetan, Greg Heffley du izena. Greg, bere anai nagusirekin, bere ama, aita eta anai txikiarekin bizi dira, baina badago pertsona bat familiakoa ez dela, baina Gregen lagunik onena da, eta bera, Rowley da. Uda amaitu egin da dagoeneko, baina Gregek pasatu diren hiru hilabeteetako gertaera bat ahaztu nahi du, izan ere, ez da gertaera on bat, bereziki, berak nazkatzen duen gauza bat gertatu zaio. gauza hori, Bere aitak igerilekura izena eman diola da, eta hori Greg-i ez zaio bat ere ez gustatzen. Gainera, nazkatuta dago igerilekura joateaz behin eta berriro, izan ere, bera ohitu da uda honetan denbora guztian telebista ikusten. Baina ez da hori bakarrik, izan ere, ume batzuk ez dute Greg bakean uzten, eta horretarako, Greg komun batean ezkutatzen d...