Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2017

Harry Potter eta sorgin harria

Irudia
Idazlea: J.K. Rowling Itzultzailea: Iñaki Mendiguren Urtea: 1997 Argitaletxea: Salamandra Liburu honek, Harry Potterren istorioa kontatzen digu. Harry-k, 11 urte ditu, eta bere osaba izebekin bizi da Prived Driveko 4. etxean. Han ez da bat ere pozik bizi, izan ere, bere osaba izebak eta lehengusuak ez dute Harry maite. Baina Harryren bizitza betirako aldatuko da. Egun batean, gure protagonistaren etxera. karta berezi batzuk elduko baitira, honela, Harry-k mago bat dela jakingo du, izan ere karta arraro horiek, Hogwarts, magia eskolako kartak izango baitira, izan ere, Harry-k eskola horretan ikasketak hasiko baititu. Han lagun asko egingo ditu, Ron Weasly eta Hermione Granger adibidez. Zer abentura biziko dituzte Harry-k eta bere lagunek? Nire iritziz, liburu hau asko gustatu zait, gaur egun klasiko bat da eta liburuek duten fama, oso merezia dutela iruditu zait liburu hau irakurri ostean. Irakurtzen zauden bitartean, historiaren barruan mantentzen zaitu, pertsonaiak oso...

Nora ez dakizu hori

Irudia
Izenburura: Nora ez dakizu hori Idazlea: Irati Jimenez Urtea: 2009 Argitaletxea: Elkar     Martin hamabost urtez egon zen munduko toki batetik beste batera joaten, eta leku horietan guztietan argazkiak ateratzen. Baina orain Bilbora bueltatuko da, bertan kanpoan egon den denboran atera dituen argazki erakustea bat egingo duelako.     Bere ama beste gizon batekin irteten hasi zen Martin txikia zenean. Bere ama beranduago hil egin zen eta hortik aurrera, bere amaren bikotekidea egon zen Martinen kargu.     Martinek hamabost urte horietan ateratako argazki horietako batzuek gauza berezi bat dutela konturatuko da, eta bere amaren bikotea izan zenari erakustea erabakiko du. Bost argazki horietan agertuko den gauza arraroa hau izango da: denak herrialde desberdinetan ateratakoak izango direla, baina neska berdina agertuko dela. Nor da neska hori? Elkar ezagutzea lortuko dute?     ...

GIZAJO BATEN EGUNKARIA, HAUXE BESTERIK EZ NUEN BEHAR KRITIKA

Irudia
Gizajo baten Egunkaria Izenburua: Gizajo baten egunkaria, Rodrick-en legea Autorea : Jeff Kinney Argitaletxea : Alberdania Itzultzailea : Miren Arratibel   Liburu honetan, familia bat azaltzen da eta protagonista Greg Heffley izango da. Bere ama, aita, neba nagusia ( Rodrick) eta Mannyrekin (neba txikia) biziko da. Gregek aurtengo uda oso gaizki pasatuko du eta ahaztu nahian egongo da berari beti gauza txarrak gertatuko zaizkiolako. Greg-ek lagun on bat du eta lagun horren izena Rowly da.  Liburu honetan, Greg-ek kontatuko du bere uda oso txarra izango dela eta hainbat gauza gertatuko zaizkiola.  Gertatzen zaion gauzarik garrantzitsuena izango da,  Gregek bere aitarekin arazoak izango dituela. Hau da, berarekin ez da ondo konponduko.  Zer gertatuko da? Bere aita eta biak ondo jarraituko dute? Edo, bakoitza bere aldetik joango da?  Nire ustez oso liburu dibertigarria da, gainera irakurtzeko erraza eta polita da. Liburu honek, bild...

Itsaslabarreko etxea

Irudia
Izenburua: Itsaslabarreko etxea Egilea: Miren Agur Meabe Elkartea: Topaleku Argitaratze Data: 2002 Joanak bere esperientzia denak koaderno morean idazten ditu, eta hori da berak egin zuena 16 urte zitueneko udan. Orain Joana atzera begiratzen hasiko da.  Bera itsaslabarrera joaten hasiko da bakardade eta lasaitasun bila, baina han, inoiz espero ez zituen gauzak aurkituko ditu. Egun batean Itsaslabarrean dagoela eta euritik babesteko leku baten bila doala etxe bat aurkituko du. Baina zer egongo ote da etxean? Norena izango da? Horrez gain berak uda hartan maitasuna ezagutuko du, baina horrekin batera misterioa beldurra eta heriotza ere.  Non bukatuko du joanaren koaderno moreak? Zer pasatuko da bere amodioarekin?  Nire iritziz liburu oso interesgarria izan da. Irakurtzen hasi  eta bukatzeko ahaleginak egin behar zenituen, izan ere, zer gertatuko zen jakin-minarekin geratzen zinen. Egia esanda pixka bat tristea eta mingarria izan da baina oso p...