Nora ez dakizu hori
Izenburura: Nora ez dakizu hori
Idazlea: Irati Jimenez
Urtea: 2009
Argitaletxea: Elkar
Martin hamabost urtez egon zen munduko toki batetik beste batera joaten, eta leku horietan guztietan argazkiak ateratzen. Baina orain Bilbora bueltatuko da, bertan kanpoan egon den denboran atera dituen argazki erakustea bat egingo duelako.
Bere ama beste gizon batekin irteten hasi zen Martin txikia zenean. Bere ama beranduago hil egin zen eta hortik aurrera, bere amaren bikotekidea egon zen Martinen kargu.
Martinek hamabost urte horietan ateratako argazki horietako batzuek gauza berezi bat dutela konturatuko da, eta bere amaren bikotea izan zenari erakustea erabakiko du. Bost argazki horietan agertuko den gauza arraroa hau izango da: denak herrialde desberdinetan ateratakoak izango direla, baina neska berdina agertuko dela. Nor da neska hori? Elkar ezagutzea lortuko dute?
Niri liburu hau asko gustatu zait. Aitortu beharra daukat hasieran zaila egin zitzaidala liburura ulertzea gora-behera asko dituelako, eta kapituluaren arabera pertsona desberdin batek narratzen du. Baina ohituz gero ulertzea lortzen da. Niri pila bat gustatzen zaizkit beldurrezko eta misteriozko ipuinak eta honek denetarik dauka.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina