Zuhaitzen hazkuntza
Zenbat eta handi eta zaharrago, orduan eta azkarrago
Uste izan da luzaroan zuhaitzen hazkuntza makaldu eta erabat gelditu egiten dela adinean aurrera egin eta tamaina handia dutenean. Egon badago baieztapen hori babesten duten ikerketarikbaina, uste horri aurka eginez, argitaratu berri den lan baten arabera zuhaitzen biomasa-hazkuntzaren abiadura ez da adina eta tamainarekin ez mantsotzen eta ezta gelditzen ere; azkartu egiten da.Horrek nabarmentzen du zuhaitz zahar eta handiek karbonoaren zikloan duten garrantzia berebizikoa.
Ikerketa nazioarteko 29 erakunderen artean osatu da eta orotara 403 espezietako 673.046 zuhaitz neurtu dituzte datuak biltzeko.
Ikerketan parte hartu duen Sabrina Russo-k honela dio: “Zuhaitz baten enborraren %50 karbonoz osatua da, beraz, azkar hazten den zuhaitz zahar eta handi batek atmosferatik fotosintesiaren bidez karbono dioxido gehiago finkatzeko ahalmena izango luke zuhaitz gazte batek baino”
Informazio iturria: www.euskalnatura.net

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina