Hiruhilabete honetan, eskaera gutuna eta curriculum vitae lantzen ibili gara. Hemen dituzue DBH4-ko ikasleok sortutako Curriculum vitae-k, ea urte batzuk pasatutakoan hauek egia biurtzen diren:
Bisera gorria; Antton Kazabon, Erein, 2018. Liburu honetako protagonista Eneko izeneko mutil gazte bat da, eta istorioan zehar udan gertatutakoa kontatzen du. Udako egun batean Enekoren lagun mina, Martina, desagertu egiten da. Arratsalde hartan beltzez jantzitako gizon bat ikusi zuen eta desagerpen horren susmagarria izango da. Hilabete bat igaro ondoren, Martina agertu barik jarraitzen du, egunero herritar talde bat aterako da Martinaren arrasto bat aurkitzera. Aita Otsamendiko kobazuloan sartuko da eta bertan kainabera zahar bat aurkituko du eta bertatik kainaberarekin aterako da. Dirudienez Erramunena da, Erramun duela 12 urte desagertutako gizona da, eta desagertuta jarraitzen duena. Bilatzen jarraituko dute baina asteak igarota bilatzeari utziko diote. Aste bat beranduago Enekoren lagun batzuk, fantasma itxurako gizon bat ikusiko dute, dirudienez, egun hartan Enekok ikusi zuen gizonaren antzekoa. Egun euritsu batean Eneko eta bere lagunekin batera fantasma ikusiko om...
EZEKIEL Idazlea: Jasone Osoro Izenburua: Ezekiel Argitaletxea: Elkar Lehen argitalpena: 2009 Kontu honetako protagonista, 14 urteko mutil bat da, Ezekiel, eta bere ama eta arreba nagusiarekin bizi da, bere aita ez du ezagutzen, ordea. Bere kuadrilan, bere adineko lau pertsona dira eta egun batean, hizketan ari direla, haietako inork ez duela neskarik inoiz musukatu aitortzen dute. Orduan Leoni, apustu bat egitea bururatzen zaio. Apustuaren baldintzak oso sinpleak dira, neska bat musukatzen duen lehenengoak irabaziko du, baina, bakoitzak bere neska zerrenda egingo du. Denek, beste neska batzuen artean, Elena aukeratzen dute, eskolako neska bat, baina Elenak Leon du gustuko eta inork ez du jakingo. Egun batean gelan daudela, irakasleak Elena eta Ezekiel lan talde berean jartzea erabakiko du lan bat egiteko eta Elenak, Leonen atentzioa deitu nahian, Ezekieli irteteko eskatuko dio. Zer erantzungo dio Ezekielek Elenari? Elenek bere helburua lortuko ahal du? Nor izango d...
Bait- partikula beti aditzari lotua idatziko da, aldaketa fonologiko-grafikoa eginez: Bainaiz, baikara, baitoaz…. ( bait naiz, bait gara, bait doaz, … ) Hauek dira aldaketa fonologiko-grafikoen adibide batzuk: Bi hitzak: Auto: Kotxea Ahutu: Aukera, aukeraketa edo hautaketa
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina