Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2014

Espermatozoideen itxura duten robot ñimiñoak

    Twente Unibertsitateko eta Kairoko Unibertsitate Alemaneko ikertzaileek espermatozoideen itxuran eta mugimenduetan oinarritutako robot ñimiñoak garatu dituzte.      Robotak eremu magnetiko ahulen bidez kontrolatzen dira.      Ikertzaileen arabera, lagungarriak izango dira zelulen klasifikazioan edota itxitako arterien garbiketan.

Bere honean dagoen garai bateko errege- hilobi bat haurkitu dute.

Irudia
Miłosz Giersz eta Wiesław Więckowskik arkeologo poloniarrek, Perun wari errege familiari zegokion hileta-ganbera bat topatu dute. Hemen daukazue gertakizun horren bideo bat                                                        http://www.nationalgeographic.com.es/articulo/documentales/9242/descubrimiento_una_tumba_real_intacta.html                                                                     Informazio- iturria:  http://www.nationalgeographic.com.es/

Itsas izarrek ikusteko gaitasuna dute

Irudia
Itsas izarrek begiak dituztela orain 200 urtetik ezaguna zen arren, ez zegoen animalia hauen ikusmen gaitasunaren ebidentziarik. Orain arte itsas izarrak animalia sinple gisa ikusi ditugu, eta dituzten begi txiki eta burmuin urriagatik nola edota ea ikusmenik duten ikertzea zaila izan da.  Linckia laevigata  espeziearekin eginiko ikerketak dio bereizmen baxuko irudia ikusteko gai direla, 200 pixelekoa. Eboluzioan irudia eraiki zezaketen lehen begi  antzekoak direla diote ikerlariek. Informazio iturria: euskalnatura.net
Irudia
Adaptazio postnuklearra Hondamendia gertatu zenetik ia 30 urtera, Txernobylen bizi diren hegaztiengan erradioaktibitatearekiko adaptazioak behatu dira. 1986ko apirilaren 26a, Txernobylgo zentral nuklearra lehertu eta historiako hondamendi nuklear handiena gertatu zen. Igorritako erradioaktibitateagatik zentraletik 30 km-rako eremu guztia ebakuatu egin zen eta egundaino itxita dirau. Giza eta osasun-hondamendiaz gain, ingurumenarentzat ere kolpe handia izan zen zorigaiztoko leherketa. Zentralaren inguruko basoak hil egin ziren denbora gutxira, esaterako. Denboraren poderioz, ordea, gizakiak utzitako tokia berreskuratzen joan da natura eta, horren erakusle, erradioaktibitatearekiko adaptazioak garatu dituzte zenbait espeziek.                                                      Informazio iturria:  http://euskalnatura.net/    ...

Argitik materia sortzeko bidean

Irudia
Argitik materia sortzeko bidean Breit eta Wheelerek 1934an iradoki zuten bi argi partikularen edo fotoiren arteko talkatik posiblea izan zitekeela elektroi eta positroi bana sortzea. Nahiz eta teoriak berak zentzua duen eta argitik materia sortzeko inoiz proposatu den teoria sinpleena izan arren, ikerlariek ez zuten uste inoiz frogagarria izan zitekeenik, izan ere, energia kantitate izugarria behar da esperimentua egiteko. Orain, fisikari talde batek Breit eta Wheeler-en teoria testatuko duen esperimentua proposatu dute, egungo teknologiarekin egingarria dena. Informazio iturria: euskalnatura.net

Kide berri bat elementu taula periodikorako

Irudia
Urteak joana taula periodikoan elementu desberdinak agertzen ari dira, horrela taula periodikoa sortu da eta oraindik elementu berriak agertuko dira. Errusiako zientzialari batek 117.elementua aurkitu du.  Informazio iturria: http://euskalnatura.net/

Duela 3.500 urteko zeramika puskak aurkitu dituzte San Adriango koba

Irudia
Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoek Aizkorri tontorraren hego-ekialdean, duela 3.500 urteko 1.500etik gora zeramika puska aurkitu dituzte. Arkeologoek zeramika zati horiekin Brontze Aroko gizarteen bizimoduak berreraiki ahal izango dituztela uste dute. Aranzadikoak 2008an hasi ziren San Adriango haitzuloan induskatzen, eta joan den abuztuan jakinarazi zuten azken glaziazioa gertatu zeneko, Goi Paleolitoko, orain dela 14.000 urteko, aztarnak aurkitu zituztela.                                         Informazio iturria :  http://www.berria.eus/