Duela 3.500 urteko zeramika puskak aurkitu dituzte San Adriango koba



Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoek Aizkorri tontorraren hego-ekialdean, duela 3.500 urteko 1.500etik gora zeramika puska aurkitu dituzte. Arkeologoek zeramika zati horiekin Brontze Aroko gizarteen bizimoduak berreraiki ahal izango dituztela uste dute.

Aranzadikoak 2008an hasi ziren San Adriango haitzuloan induskatzen, eta joan den abuztuan jakinarazi zuten azken glaziazioa gertatu zeneko, Goi Paleolitoko, orain dela 14.000 urteko, aztarnak aurkitu zituztela.


                                       San Adriango koban aurkitu duten zeramikazko ontzi osoenetako bat.
Informazio iturria: http://www.berria.eus/

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa