Adaptazio postnuklearra

Hondamendia gertatu zenetik ia 30 urtera, Txernobylen bizi diren hegaztiengan erradioaktibitatearekiko adaptazioak behatu dira.

1986ko apirilaren 26a, Txernobylgo zentral nuklearra lehertu eta historiako hondamendi nuklear handiena gertatu zen. Igorritako erradioaktibitateagatik zentraletik 30 km-rako eremu guztia ebakuatu egin zen eta egundaino itxita dirau. Giza eta osasun-hondamendiaz gain, ingurumenarentzat ere kolpe handia izan zen zorigaiztoko leherketa. Zentralaren inguruko basoak hil egin ziren denbora gutxira, esaterako. Denboraren poderioz, ordea, gizakiak utzitako tokia berreskuratzen joan da natura eta, horren erakusle, erradioaktibitatearekiko adaptazioak garatu dituzte zenbait espeziek.

       
                                             Informazio iturria: http://euskalnatura.net/                                               

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula