Zebren marrak, eltxoen aurkako babes



Zebrak marra zuri-beltzak izatearen arrazoia odola xurgatzen duten intsektuak dira. Horixe Kaliforniako Unibertsitateko ikerketa-talde batek egin duen lanaren ondorio nagusia. Beraz, ez apeta estetikoa, ez kamuflajea, ez sabanako beroari aurre egiteko sistema… Eltxoen ziztadei aurre egiteko estrategia dago jantzi zuri-beltzaren oinarrian.
Tim Caro biologoaren gidaritzapean, ikerketa-taldeak zazpi zebra-, zaldi-, eta asto-espezieren eta beren azpi-espezieren banaketa geografikoa identifikatu zuen. Banaketa geografikoari beste hainbat aldagairekin alderatu zuten: baso-eremuak, harrapakari  handien guneak, tenperatura, tse-tse  eta ezpaten banaketa geografikoa eta abar. Hori guztia kontuan hartuta, ziztadek eragindako zaurien sakonera, kokapena eta larritasuna identifikatu zituen.
Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileek lortutako informazio guztia alderatu egin zuten azken 120 urteotan zientziak  zebren marra zuri-beltzen inguruan sortu dituen bost hipotesiekin.. Hau da: kamuflajea, harrapakarien erasoen aurrean nahastea eragitea, beroa kudeatzeko sistema, zebren gizarte-antolamenduaren koderen bat, edo eltxoen ziztadei aurre egiteko estrategia. Bost hipotesietatik azken horrekin geratu dira zientzialariak.

          Resultado de imagen de zebras

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

BISERA GORRIA

Bait-partikula

Ezekiel, ohar kritikoa.