UME IKUSEZIN HARRIGARRIA
UME IKUSEZIN HARRIGARRIA
Izenburua: Ume Ikusezin HarrigarriaIdazlea: Ana Requena Maza
Argitaletxea: Ibaizabal
Lehen argitarapena: 2001
Kontakizun hau hasierarik eta amaierarik gabeko hiri baten hasiko da. Bertan bloke altu bat dago, berdez pintatuta eta hantxe biziko da Federiko, zortzi urteko ume bat, nahiz eta noizean behin txikiago sentitzen den. Egun batean ikasgelako denak basora joango dira eta Federiko pozik ibiliko da, baina bat-batean txistu bat entzungo du. Aurrera jarraituko du eta bere oinen ondoan bota gorri batzuk ikusiko ditu, begira, irribarretsu. Orduan botek ikusezin bihurtu ahal dutela esango diote. Zalantza askoren ondoren botak jantzi eta ikusezin bihurtuko da. Baina etxera joateko ordua iritsiko da eta denak Federikoren bila egongo dira, baina ez dute aurkituko eta Federico oso garrantzitsu sentituko da une horretan. Orduan Federikok heroi bihurtzeko aukera duela ikusiko du, baina jakingo ahal du heroi bezala jokatzen? eta lortuko al du denak bera heroi bezala ikustea?
Liburu hau gustatu zait istorio interesgarri bat kontatzen duelako, nahiz eta pertsonaiak gu baino gazteagoak izan, eta pentsamendu desberdinak izan. Liburua errez irakurtzen da eta horregatik gehiago gustatu zait.
Martin Urrutia
2015/04/10
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina