MALARIARI AURRE EGITEKO ELTXO TRANSGENIKOAK
Malaria eragiten duen bizkarroiarekiko erresistenteak diren eltxo transgenikoak sortu dituzte Kaliforniako Unibertsitateko zientzialariek. Gene hau editatzeko teknika berri bat erabili dute horretarako, eta teknika horri esker, genetika perfektua lortu dute,hau da, eraldatutako eltxoen ia ondorengo guztiek heredatzea bizkarroiarekiko erresistentzia. Horrela, eltxo basatietan aplikatuz gero, segituan zabalduko litzateke populazioetan.
Duela hiru urte, saguek duten malariaren aurkako antigorputz bat Anopheles stephensi eltxoaren genoman txertatu zuten. Eta ikusi zuten, malaria eragiten duen bizkarroiaren bizi-zikloa etetea lortzen zela eltxo horietan; eta, hala, malaria transmititzeko gaitasuna galtzen zutela. Arazoa zen, ezinezkoa zela gene hori eltxoen populazio basatietan hedatzea.
Orain, ordea, teknika berri baten bidez, eraldatutako eltxo arren ondorengoen % 99k antigorputzaren genea heredatzea lortu da. Kalkulatu dute, 10 belaunaldi nahikoak liratekeela gene horiek populazio batean hedatzeko. Informazio gehiagorako klikatu hemen. Edo zehazki azaltzen duen beste bideo honetan.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina