Materiala : - Puxikak - Plastikozko botila txiki bat - Ozpina - Sodio bikarbonatoa Prozedura : Lehenengo botilaren ⅓ ozpinarekin bete behar da. Gero, sodio bikarbonato pixka bat bota, eta azkaz-azkar puxika botilan jarri. Orain, ikusi zer gertatzen den! Behaketa/esperimentazioa : Ondorioa : Bi elementu hauek nahastean, gas bat sortzen da, eta gas horrek puxika betetzen du. Hori gertatzerakoan, erreakzio-kimiko bat gertatzen dela esan daiteke, azidoan oinarrituta izan ere, binagrea azidoa da. Erreakzio kimiko baten, erreaktiboen ondorioz produktu sortzen dira. Kasu honetan, erreaktiboak binagrea eta bikarbonato sodikoa dira. Eta produktuak, karbono dioxidoa da, hau da, puxika betetzen duen gas hura. Botila ukitzen badugu, hotzagoa zegoela ohartuko zinen, erreakzio kimiko honek beroa xurgatu duela esan nahi du, honi erreakzio endotermikoa deritzo. Honen ekuazio kimikoa CH3COOH +NaHCO3 → CH3COONa + H2O + CO2 da. Hain zuzen: Ozpina (azido azetikoa) + sodio bikarbon...