Haur eskoletako euskarazko lekuak mantentzea eskatu dute

Iruñeko haur eskoletan umeentzako euskarazko toki kopuruari eusteko, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren inplikazioa eskatu du Iruñeko haur eskoletako guraso talde batek. Horiei eusteko konponbideak bilatzea eskatu diete, baita hainbat proposamen egin ere: Nafarroako Gobernuko haur eskolen eskaintza aldatzea, erabiltzen ez diren ikastetxeak prestatzea, eta haur eskola pribatuetako lekuak diruz laguntzea.


Salatu dutenez, Iruñeko Udalak egindako planaren ondorioz, «nabarmen» murriztuko dira haur eskoletako euskarazko tokiak datozen hiru urteetan. «Euskarazko lekuak %14raino murriztuko dira hurrengo hiru urteetan», ziurtatu dute. Hori aldatzeko eta «benetako eskariari konponbide egokia» emateko, talde politiko guztiekin bilerak egiteko eskatu dute Iruñeko Udalean eta Nafarroako Gobernuan. «Borondate politikoa izatea da kontua».



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa