Adizkinator, kostatzen zaigun aditz hori jokatu edo bilatzeko aplikazioa

Ander Herranz euskara irakasleak Adizkinator aplikazioa sortu du. Bideoan dioen bezala, bere ikasleen bitartez aplikazio hau sortzearen beharra ikusi zuen eta, nahiz eta, miraririk egiten ez dituela adierazi, nolabaiteko laguntza ematen duela azaldu du. Honekin batera, Biba Zuek! telesailaren baitan euskal aditzak eratzerako orduan dauden mitoen, aplikazioa sortzerako orduan izandako zailtasun eta lan guztiaren , baita aplikazioaren funtzionamendu edo erabileraren inguruan ere mintzatu da. Aditz trinkoak eta laguntzaileak daude bere datubasean, eta behin forma bat bilatuta, emaitza alokutiboak (hika) eta ez alokutiboa ematen dizkizu, beraz, aditzak jokatzeko eta bilatzeko tresnatzat defini ditzakegu. Erabili nahi izanez gero, App Storen dago eskuragarri.



Informazio-iturria: eitb.eus

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa