KORRIKA URTEBETE ATZERATU DA 2022.URTERA ARTE COVID-19 DELA ETA

Aurten, ospatu ezin izan denez, AEKk 80 ekitaldi prestatu ditu Euskal Herri osoan, Korrikak utzitako hutsunea betetzeko. Ekitaldi nagusia Iruñean egin da “Bultza euskaltegiak, bultza euskara!” lelopean. Euskalduntze mugimendua goraipatzeko, lekukoa atera da plazara. 

 Korrika euskararen aldeko ekimenik handiena urtebete atzeratu da covid-19aren ondorioz. Korrika, datorren urtean, 2022ko martxoaren 30etik apirilaren 10era ospatuko da Euskal herrian.

Pandemiak euskararen irakaskuntza eta erabilera astindu ditu eta Korrika atzeratzeak zuloa eragin du AEKren aurrekontuetan. Bultzada eman nahian egin dira aurtengo ekitaldiak eta datorren urtekoa prestatzeko diru bilketa egiteko. 


BI HITZAK: 
ltze: Metalezko pieza mehe eta luzea, mutur batean punta zorrotza eta bestean burua duena. 
Hiltze: desagertzea, heriotza. 

Egilea: Iker Muxika Agirre 



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula