Ilunpeko egonaldiek entzumena hobetzen dute
Saguekin egindako esperimentuek erakutsi dute ikusmen faltak soinuaren maiztasunak eta intentsitateak bereizteko gaitasuna handitzen duela.
Astebetez ilunpean egon diren saguek hobeto prozesatzen dute soinua, argitan egon direnek baino.Marylandeko eta John Hopkins Unibertsitateetako neurologoek emaitza hori argitaratu dute Neuron aldizkari espezializatuan.
Adituek ez dakite zenbat egun egon beharko lukeen pertsona batek efektu bera izateko, baina litekeena da ilunpeko egonaldiak erabilgarri izatea entzumen-arazoak tratatzeko.
Informazio iturria: aldizkaria.elhuyar.org
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina