Plastisferaren arriskua aztergai
Ozeanoetako hondakin plastikoek mikrobioen ekosistema berrien habitat bihurtu dira; orain, hiru biologok mikrobio-komunitate horietako batzuk aztertu dituzte, Atlantikoaren iparraldean jasotakoak, eta Vibrio generoko bakterioak topatu dituzte, itsas ingurune horretan ohikoak ez diren bakterio kaltegarriak.
Aztertu dituzten mikrobio-komunitateak ekosistema osoak ziren; autotrofoak, heterotrofoak, harrapariak eta sinbionteak topatu dituzte. Hondakin plastikoetan bizi dira, itsas barruko inguru hidrofobikoa delako, eta, horrela, normalean garatzen ez diren komunitateek arrakasta izan dezakete.
Informazio iturria: Elhuyar aldizkaria.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina