Heriotza Harrigarria

KRITIKA
“HERIOTZA HARRIGARRIA”
IZENBURUA: Heriotza harrigarria.
IDAZLEA: Toti Martinez de Lezea.
ITZULPENA: Jose Luis Padron.
ARGITALETXEA: Zubia Editoriala S.L.
ARGITALPENA: 2008an.
IRAKURKETA DATA: 2015ko martxoaren 28a.
  Liburu honetan, idazleak nerabe bati gertatzen zaion historia kontatzen digu.
  Iker hamalau urteko gaztea da. Uda honetarako lagunekin egindako plana alde batera utzi behar izan du. Zeren eta kultura klasikoko ikasgai ez du gainditu. Hori dela eta gurasoekin Errioxako lagunen batzuen landetxera doa. Gazteentzat, oporrek itxura aspergarria eta txarra hartu du.
  Bertan dagoela, gainditu ez duen ikasgaiaren irakaslearekin topo egiten du. Egoera honek, Ikerren animoa gehiago zapuzteen du. Baina egun batzuk geroago, landetxean heriotza bat gertatzen da.Iker eta bertako seme- alabentzat  nahiko gertakari susmagarria izan da eta hilketa bat izan dela pentsatzen dute. Hori dela eta detektibe lanetan hasten dira.
  Gure lagunek, korapilatzen ari den historia argitzea lortuko al dute? Landetxean daude beste pertsonek heriotzarekin zerikusia izango al dute?...
     Liburu hau asko gustatu eta irakurtzea oso erraza egin zait, izan ere idazleak, irakurlearen gogoa pizten eta irakurtzeko gogoari eusten, oso ondo jakin du. Bertan erabili duen hizkuntza eta era oso aberasgarriak iruditu zaizkit.

                                            IBAI AZKARRAGA-URIZAR

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula